Hendaiako bixintxoak kari binakako txapelketako partida garrantzitsu bat jokatuko da ostiral honetan Daniel Ugarte pilotalekuan. Bi porrot jarraian daramatzate Xala eta Zubietak, eta garaipena bialtu behar dute hasierako garaipenei balioa emateko. Bikote nafarrak berriz ez du garaipenik lortu lehen bost partidetan eta gogotsu dira behingoz lehen garaipena lortzeko. Aiert Iriarte lankidea pilota aukeraketan izan da eta protagonistekin mintzatu da.